Berriak

RSS-2.0

Autoritateei Euskalerria Irratiari lizentzia bat berma diezaioten eskatu diete, alegia, Nafarroan programazioa euskara hutsez ematen duen irrati bakarrari

[2013/04/11]

Aralar-Nabairen ustez, kontraesan bat da Autonomien Estaturako, gainbegiratze- eta mesfidantza-jarrera ematen du aditzera eta kontrol borondatea proiektatzen du

[2013/04/11]

Bildu-k eta Nabai-k dute ezen historiografiako aurrerapausoek bertsio ofiziala agerian uzten dutela, "gezur eta faltsukeria politikoki interesatuez josita egoteagatik"

[2013/04/11]

Euskararen Legearen interpretazio zabalago bat eskatzen da, eguneroko joan-etorrian ibiltzera behartutako familien bizi kalitatean ondorio larriak murrizte aldera

[2013/04/11]

Bildu-ren ekimenak utzi ezinezko zerbitzu publiko batez mintzo da eta arbuiatu egiten du esparru hori uki dezakeen murrizketa oro, dela ekonomikoa, dela langileen arlokoa

[2013/04/11]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Alberto Catalánek, Down Sindromearen Nazioarteko Egunean hausnartzera, ingurura begiratzera eta “Downean gutxiago pentsatu eta pertsonengan gehiago pentsatzera” premiatu du.

"Era horretan bakarrik izango da gure gizartea sarkaria, gauzak erraztuko dituen mundu bat”, non pertsonek haien ametsak topa ditzaketen, gizarte aberatsago eta solidarioago bat, esan du lehendakariak.

Horiek izan dira Catalánek Nafarroako Parlamentuan gaur egin den osoko bilkuraren hasieran egin dituen hausnarketak.
 

[2013/03/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “2013an zehar zuzeneko zenbatespenari atxikitako jarduerak azter ditzan, hain zuzen, adierazgarriak direnak bai etekin garbien bolumenaren arabera, bai aitortzailearen zenbatekoen arabera, eta, zuzeneko zenbatespenaren araberako tributazioarekin aldera ditzan”.

[2013/03/21]
Temas: 

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “laguntza ekonomia emateko deialdi berariazkoa egin dezan, Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaren bitartez, diruz laguntze aldera generoko indarkeriari bere adierazpide guztietan aurre egitera bideratutako estrategia politikoak eta jarduketak”.

[2013/03/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek, eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “hainbat arinen har ditzan hartu beharreko neurriak, pertsona fisikoak salbuetsita gera daitezen auzibideko tasak ordaindu behar izatetik, eta ziurtatze aldera inork ere ez ikustea mugatuta justizia eskuragarri izateko bere eskubidea, auzibideko tasa ordaindu ezin duelako”.

[2013/03/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernau premiatzen den “ez diezaion fakturarik egin larrialdi zerbitzuan artatutako inolako pertsona fisikori, haren administrazio-egoera zein ere den; izan ere, faktura egiteak gaizki-ulertuak eta disuasio efektua eragiten die larrialdietan laguntza jaso beharra duten pertsonei, eta haien osasuna arriskuan jartzen du”.

[2013/03/21]