Hogeita bat erakundek parte hartu dute gaur patronatuaren eraketan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzan ospatu den ekitaldian. Tartean, Nafarroako Parlamentua.
Ainhoa Aznárez Igarzak Euskaltzaindiak 100 urte hauetan zehar burututako lana goretsi du, "horri esker euskarak bizirik jarraitzen baitu eta gizartearentzat erabilgarria baita sinesmenak, lurraldeak eta ideologiak alde batera utziz. Euskaltzaindiaren lanak erakundeon laguntza eta babesa merezi du".