Berriak

RSS-2.0

UPNren interpelazio bati erantzun dio, zeinak “datu kezkagarrien etengabeko jarioak” kaltetutako sektore baten egoeraren aurrean Gobernuaren jarrera “konformista” salatu duen

[2024/09/26]

Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta Vox Nafarroaren aurkako botoarekin, foru lege bat onetsi du gaur, 358.282 euroko aparteko kreditua ematekoa Nafarroako Gobernuko departamentu batzuen beharrak finantzatzeko –Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua, Lurralde Kohesiokoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalekoa, Eskubide Sozialetakoa, Ekonomia Sozialeko eta Enplegukoa eta Kultura, Kirol eta Turismokoa.

 

[2024/09/26]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Marcelino Medina Gonzalez Kubako Errepublikako enbaxadorea hartu du gaur bere bulegoan. René Capote Ekonomia eta Merkataritzako kontseilariarekin batera etorri da.

 

Enbaxadoreak "Nafarroaren eta Kubaren arteko harremanak suspertzeko" asmoaren berri eman dio presidenteari, "bai ekonomiaren, merkataritzaren edo kulturaren arloan, bai politikaren, parlamentuaren eta erakundeen arloan ere".

 

[2024/09/25]

Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN T.P.) hautatu dute Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Batzordeko lehendakariorde. Iñaki Iriarte ordeztuko du.

 

Bozketa, txartelen bidez eta isilpekoa, Sánchez de Muniáinen alde geratu da, aldeko 8 botorekin eta 4 boto zurirekin. Hautagaitza bakarra izan da.

 

[2024/09/25]

Txomin González (EH Bildu T.P.) hautatu dute Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordeko lehendakariorde. Arantxa Izurdiaga ordeztuko du.

 

Bozketa, txartelen bidez eta isilpekoa, Gonzálezen alde geratu da, aldeko 6 botorekin eta 6 boto zurirekin. Hautagaitza bakarra izan da.

 

[2024/09/24]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Marcelino Medina Gonzalez Kubako Errepublikako enbaxadorea hartuko du asteazken honetan, hilak 25.

 

Bilera 17:00etan izango da Lehendakariaren bulegoan, eta 17:30ean Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kideekin bilkura egingo dute Julia Álvarez aretoan.

[2024/09/24]

Ganberak ez du lortu UNRWAk errefuxiatu palestinarrekin egiten duen lana babesteko eta Israelek biztanleria zibilaren aurka egindako eraso indiskriminatuak gaitzesteko testu bat adostea

[2024/09/23]

Legebiltzarrak babestu ditu AFAN elkartearen eskaera zehatzak; eragindako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea nahi dute, ikerketaren bidez, diagnostiko goiztiarra eginez eta eskubideak errespetatuz

[2024/09/20]

Lan koordinatuaren eta eskakizun legal, tekniko eta ekonomiko guztiekiko errespetuzko lanaren garrantzia azpimarratzen da, “funtsezkotzat” jotzen diren obra horiek ongi joan daitezen.

[2024/09/19]

Babesik gabe, Voxek "larrialdi ekonomiko eta soziala" eta "belaunaldien kolapsoa" aipatu ditu, bereziki "premia handiena duten" sektoreei dagokienez, "biziraupenaren hustubidera" zokoratuta baitute.

[2024/09/19]