Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “egin beharreko zuzemenak egin ditzan, 2013ko ekinetik azarora bitarteko hilabeteetan egite aldera Ledeako zubia sendotzeko obrak, zeinak, Sustapeneko kontseilariak urriaren 25eko eta azaroaren 8ko osoko bilkuretan adierazitakoaren arabera, soilik bitarte horretan egin baitaitezke, eta ez beste edozein urtealditan”.

[2013/01/25]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “beharrezkoak diren neurri guztiak diseinatu eta abian jar ditzan eskola-porrota eta –uztea pixkanaka txikitu eta desagerrarazte aldera eta, horretarako, desberdintasunak konpentsatzeko eta aniztasunari erantzuteko politikak bultza ditzan, ikasle guztiek eskola-arrakasta lor dezaten, kontuan hartu gabe haien jatorria, sexua, arraza, erlijioa edo egoera soziala”.

[2013/01/25]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren kontra emandako botoekin, 20/2010 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur, aurrerantzean Nafarroako Odol eta Ehun Bankua sortzen eta arautzen duena deituko dena.

[2013/01/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren alde emandako botoekin, Bildu-ren, Nabai-ren, I-Eren eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta SNk haren alde emandako botoarekin, sozialistek iruzur fiskalaren aurkako tributu-neurriei buruzko Foru Lege proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa, ordezko testua zuena, bazter utzi du gaur.

Gobernuak bultzatutako Lege proiektua atzerrian ondasunak ezkutatzearen aurkako borrokari eta Ogasunari ordaintzearen ardura hedatzeari dagokio.

[2013/01/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, Nafarroako poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea aldatzeko lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi du gaur.
 

Bildu parlamentu-taldeak bultzatutako Foru lege proposamenaren helburua “euskarari dagokionean indarrean dagoen araudiarekiko errespetua” sartzea zen, berdintasunari, bereizgarriei, sinestamenduei, agurrei eta ohoreei buruzko arauak ematerakoan.
 

[2013/01/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen 5 B artikulua aldatzen duen legea aintzat hartzea bazter utzi du gaur.


Nabai-k bultzatutako lege proposamenaren xedea eremu mistoa haien osoko bilkurek gehiengo osoz eskatzen duten herrietara “automatikoki” hedatzea zen.
 

[2013/01/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren kontra emandako botoekin, Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2013an aplikatuko zaizkien moduluen prezioak mantentzen dituen abenduaren 28ko 2/2012 Foru Lege Dekretua onetsi du gaur.

[2013/01/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Bildu-k eta Nabai-k haren kontra emandako botoekin, UPNren, SNren, I-Eren eta atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta PPNk haren alde emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “Fundación Camino de la Lengua Castellana” fundazioan sartzea eska dezan premiatzen duen mozioa bazter utzi du gaur.

[2013/01/24]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk haren aurka emandako botoekin eta Bildu-k, Nabai-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, Ikerketa Batzorde bat sortzeko proposamena bazter utzi du gaur. Ikerketa Batzordea bideratua dago “zehaztera CANen arduradunek (Administrazio Batzordea eta Zuzendaritzako kideak) hartutako zein erabakik eraman duen Foru Komunitatea bertako finantza-tresna garrantzitsuena eta beharrezkoena galtzera”.

[2012/12/21]

Parlamentuko Osoko Bilkurak aldi bereko eta isilpeko bozketaren bidez, Ganberari izendatzea dagokion bost kideak hautatu ditu gaur, ondoren Nafarroako Gobernuko lehendakariak Nafarroako Kontseiluko kide izendatuko dituenak.

[2012/12/21]