Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen Foru Legea ahobatez onetsi du gaur.

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen duen Foru Legeak zerga bat gehitzen du. Zerga hori ordainaraztean, hori arautzen duen estatu-araudia aplikatuko da.

Bestalde, zerga ordaintzetik salbuetsita geratuko dira energia berriztagarrikoak diren ekoizpen elektrikoko instalazioen titularrak, horien potentzia instalatua 100 kW baino handiagoa ez bada.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNK, SNk, Bidlu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren kontra emandako botoarekin, Nafarroako Foru Komunitatean aurrekontu oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, 2012rako ondorioekin, erosalamenaren galera dela-eta aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen Foru Legea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, jaiegunetan irekitzeari dagokionean 17/2001 Foru Legea, Nafarroan Merkataritza arautzen duena, aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren aurka emandako botoekin eta UPNk eta PPNk alde emandakoekin, jaiegunetan irekitzeari dagokionean 17/2001 Foru Legea, Nafarroan Merkataritza arautzen duena, aldatzen duen 1/2012 Foru Lege Dekretua, azaroaren 21ekoa, baliozkotzea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoarekin eta UPNk haren kontra emandakoarekin, zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen % 0,7 arautzen duen 7/2009 Foru Legea aldatzen duen Legea onetsi du gaur.

[2012/12/20]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “administrazioaren eraikinetako fatxadetan eta barruko aretoetan legezko eskabide politiko eta sozialekin zerikusia duten pankartak, kartelak, paskinak eta bestelako mezuak jartzea galarazteko 2012ko urriaren 31n emandako aginduak baliorik gabe utz ditzan”.

[2012/12/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Gobernu zentrala eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusia premiatzen diren “Iruñeko espetxea instalazioen erabilera optimizatzeko eta haren funtzioak arrakastaz bete ahal izateko beharrezkoak diren giza-baliabideez eta baliabide materialez hornitu dezan”.

[2012/12/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den, “krisiaren larria onartuta ere, aurrekontu-ahalegin bat egin dezan kulturaren arloan, 2013rako aurrekontuetan % 1era hurbildu ahal izateko”.

[2012/12/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, atxiki gabeko bi parlamentarien abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k eta I-Ek haren alde emandako botoekin, mozio bat bazter utzi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “adieraztera Parlamentuari dagokiola, Nafarroako herriaren ordezkari demokratikoa den aldetik, Estatuarekiko harremanetan ordezkaritza politikoa izatea, Hitzarmen Ekonomikoa eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa (NFBHLO) gaurkotzeko edo aldatzeko negoziazioetan”.

[2012/12/14]