Berriak

RSS-2.0

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin, eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “bere gain behar besteko aurrekontu-konpromisoa har dezan, Nafarroako irakaskuntza unibertsitarioko eta ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoei emate aldera beren eginkizunak garatzeko behar dituzten baliabideak.

[2013/02/14]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen den “agin dezan hipoteka-betearazpenak berehala etetea, horiek jabeak etxebizitzarik gabe eta etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko baliabiderik gabe uztea dakarten guztietan”.
 

[2013/02/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eskatzen duen “berehala birmolda dadin zerbitzu hori, halako moduan non emaitza hobeak lortu ahalko baitira egoera zail horietan”.

[2013/02/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Iruñerriako bidaiari-garraio erregularrari buruzko 8/1998 Foru Legeak xedatzen dituen konpromisoetatik eratortzen diren 2013an hiriko garraioa finantzatzeko betebeharrak betetzeko adina diru ematera”.
 

Onetsitako ebazpena atxiki gabeko Patxi Leuzak in voce proposatu duen ordezkatze zuzenketa baten ondorio da, Parlamentuan ordezkariak dituzten talde guztiek onetsi dutena.
 

[2013/02/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoarekin eta PPNk haren kontra emandakoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak adierazten duen “bere ustez beharrezkoa dela lanaren banaketara bideratutako politika publikoak eta pribatuak definitzea eta aplikatzea, eta bere jarrera horren aldekoa dela, lehentasuna emanez pertsona guztiek lana edukitzeko duten eskubideari eta dagoen lanaren gaineko plangintza solidarioa egiteari”.

[2013/02/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, osasun-arreta jarraituari eta larrialdikoari buruzko Foru Legea onetsi du gaur. Ondorioz, abenduaren 19ko 131/2012 Foru Dekretua indargabetzen da, zeinaren bidez arautzen baitira landa eremuetako oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroen, arreta jarraituko eta larrialdiko arretako guneen eta arreta jarraituko eta larrialdiko arretako modalitateen ordutegia eta funtzionamendua.

[2013/02/08]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Nabai-k, Bildu-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, Espainiako Gobernua “eskola materialaren gaineko BEZaren igoera, 20/2012 Errege Lege Dekretuan aurreikusia, bertan behera utz dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

[2013/01/25]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNren abstentzioarekin, Nafarroako Gobernua “departamentu desberdinetan bete diren planen emaitzak ebaluatzeko programa bat gara dezan” premiatzen duen ebazpena onetsi du gaur.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua “foru araudian planak ebaluatzeko betebeharra sar dezan” premiatzen den.

[2013/01/25]