Berriak

RSS-2.0

Madre Coraje GKEk antolatuta, Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astearen ekitaldi zentrala eginen da Parlamentuan astearte honetan, hilak 28 (11:00etan Osoko bilkuren aretoan).

 

Ekitaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astearen antolaketa taldeko kideek emanen diote hasiera.

 

Jarraian, honako ikastetxeetako ordezkariek hartuko dute hitza: El Molino Hezkuntza Bereziko Zentroa, Carlos III.a Ikastetxe Teknikoa eta Jesuitinak Ikastetxea.

 

[2026/04/27]

Zuzenbide Parlamentarioaren Ikasgelaren XXVII. Jardunaldiak —Nafarroako Unibertsitateak antolatzen du— Konstituzio Auzitegiaren epaiaren inplikazio juridikoak eta politikoak aztertu ditu

[2026/04/24]

Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Ikasgelaren ekimenez, Zuzenbide Konstituzionaleko zenbait adituk aztergai hartuko dituzte legezkotasun-kontrola eta abstentzio- eta errekusazio-problemak

[2026/04/23]

PSNren interpelazio bati erantzunez, zeinak justizia sozialeko ekintza honen "eragin positiboa" eta Nafarroa "anitz eta solidarioa" eraikitzeko prozesuan duen garrantzia azpimarratu duen

[2026/04/23]

EH Bilduren interpelazioari erantzun dio, zeinak "kalitatearen eta eraginkortasunaren galerari" aurre egiteko akordioak bilatzeko deia egin dion

[2026/04/23]

Ganberak eskatu du animaliak babesteko zentroak sortzea sustatzea gaur egun ez dauden zonaldeetan, hau da, iparraldean, Lizarran eta Zangozan, lurralde-berdintasuna bermatzeko

[2026/04/22]

Ganberak eskatu du Iratxeko monasterioko monolitoa “memoriaren leku” gisa kalifikatzeko, bertan hil baitzituzten, eta Gobernua premiatu du ekitaldi instituzional bat egin dezan

[2026/04/22]

Zentroak —maiatzaren 4an jarriko da martxan— ingurune egokitu eta espezializatu batean biltzen ditu sexu-indarkeriaren biktima izan diren haur eta nerabeak artatzeko behar diren zerbitzu guztiak

[2026/04/22]

Hualdek ekonomia soziala Nafarroako motor ekonomikotzat jo du, eta ikastolen lana nabarmendu du, zerbitzu publikorako bokazio argia duten gizarte ekimeneko kooperatibak diren heinean

[2026/04/22]

Hezkuntza Departamentuari eskatu zaio aprobetxa dezala ikasleen murrizketa koiunturala ratioak murrizteko, aniztasunarekiko arreta indartzeko eta sistemaren kalitatea hobetzeko

[2026/04/22]