Berriak

RSS-2.0

Unai Hualderen lehendakaritzapean eta Hezkuntza Batzordeko kideen aurrean, ingurune digitalean bizikidetzaren balioaz eztabaidatuko dute

[2026/03/24]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak 2026 urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazken honetan, martxoak 25.

 

Bilkura 09:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2026/03/24]

Hualdek erakundearen konpromisoa azpimarratu du 2030 Agendarekiko eta GJHekiko, eta krisi humanitarioen hazkundeak markatutako testuinguruan lankidetzaren aldeko apustua egiten jarraitzearen alde agertu da

[2026/03/24]

Lehendakariak nabarmendu du Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa egiarekin, justiziarekin eta hainbat hamarkadaz erakundeek ahaztuta izan dituzten biktimen erreparazioarekin

 

[2026/03/24]

Munduko Medikuak eta Medicus Mundik Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan txostena aurkeztuko dute martxoaren 24an, asteartearekin, Nafarroako Parlamentuan. 

 

Ekitaldia 11:30ean izango da, Ganberako erabilera anitzeko aretoan, eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariaren agurrarekin hasiko da. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da, Medicus Mundi, Munduko Medikuak eta lankidetza-politiketan eskumenak dituen administrazioko ordezkariekin.

 

[2026/03/23]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Josep Casadevall Europako Giza Eskubideen Auzitegiko lehendakariorde ohia eta Iratxe Urizar abokatua eta Gebehatokiko kidea hartuko ditu astearte honetan, hilak 24.

 

Bilera 10:00ean izango da Lehendakariaren bulegoan.

[2026/03/23]

UPNren proposamenez Ganberak erositako kilometroaren zenbatekoa osorik itzultzeko eskatzearen aurka agertu da Mahaia

[2026/03/23]

Nafarroako Parlamentuak bere doluminak helarazi ditu gaur Alfonso Bañón Seijasen heriotzarengatik (1930, Valladolid), zeina UCDko parlamentaria izan baitzen demokrazia berrezarri ondorengo lehenbiziko legebiltzarrean (1979). Zehazki, foru-parlamentari izan zen 1979ko abenduaren 24ra arte, Alfredo Jaimek ordezkatu zuen arte hain zuzen ere.

 

[2026/03/23]

"Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" goiburupean, Ganberak minutu bateko isiltasuna gorde du azken hiru biktimen oroimenez

[2026/03/18]

Unai Hualdek gazteek dinamika parlamentarioekiko duten interesa nabarmendu du, biztanleriaren erronka kezka nagusien artean kokatu du eta Nafarroaren Europarekiko konpromisoa azpimarratu du

[2026/03/18]