Berriak

RSS-2.0

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitzuen Kiroleko LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko EgunarekinPSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek aurkeztua.

 

Talde mistoa abstenitu egin da, eta UPNk eta PPNk aldeko botoa eman dute.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau zioen:

 

[2026/02/16]

Halatan erantzuna emanik Geroa Bairen interpelazio bati, non ezinegona azaltzen baitu eraginkortasunik ezagatik, aitorturiko eskumenak egikaritzeko ahalmen erreala ez baita nahi den azkartasunez aurrera egiten ari

[2026/02/12]

Gobernuaren jarduna sendoa izan dadin esku-hartze publikorako tresna egonkorrak eskatu dituen EH Bilduren interpelazio bati erantzun dio

[2026/02/12]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea hartuko du asteazken honetan, hilak 11, 2026. urterako Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalaren (FDMHN) lan plana sinatzeko.


Sinadura 09:00etan izango da, Lehendakaritzaren bulegoan.

[2026/02/10]

Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egiteko proposamena ezetsia izan da

[2026/02/09]

Ganberak erreferentziazko figura tekniko irisgarri eta zentralizatu bat sortzeko galdegiten du, familien karga arintzeko eta baliabide zatikatzea eta gainkarga administratibo eta emozionala murrizteko

[2026/02/06]

Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat ezetsi du gaur PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aurkako botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren, talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldekoekin. Mozioak Nafarroako Gobernua, eta, zehazki, Herrizaingo, Funtzio Publiko eta Justizia Departamentua premiatzen zituen “hilero argitara ditzaten Nafarroako Gobernuaren Gardentasunaren Atarian Foruzaingoak Nafarroan atxilotutakoen kopuruari eta jatorriari buruzko datuak, horiek delitu tipologiaren arabera ere banatuta”.

 

[2026/02/05]

Pentsiodunen erosahalmena mantentzearen eta gizarte ezkutua osatzen duten gainerako neurriei jarraipena ematearen aldeko borondatea berretsi du Ganberaren gehiengoak

[2026/02/05]

Bidegabe erregistratutako jabari publikoko edo erabilera eta aprobetxamendu komuneko ondasunak berrikusi, ikertu eta berreskuratzeko estatu-prozedura bat sortzeko eskatu da

[2026/02/05]

Itxaron-zerrenda luzeekin amaitzeko "epe laburreko" irtenbidea eskatzen da, baita  "egiturazko" konponbideak ere, etorkizunean sistema berriro kolapsatu ez dadin

[2026/02/05]