Nafarroako Parlamentuak doluminak eman ditu gaur José Alfredo Jaime Irujo (1942, Iruñea) parlamentari izandakoaren heriotzagatik. Nafarroako Parlamentuko UPNko parlamentaria izan zen III. (1983-87), IV. (1987-91), V. (1991-95) eta VI. (2003-07) Legegintzaldietan. 1979ko abenduaren 24an lortu zuen lehen legebiltzarkide-akta, Alfonso Bañon ordezkatu zuenean.
Iruñeko alkate izan zen (1991-95), baita zinegotzia ere, lehenik UCDrekin (1979-83) eta ondoren UPNrekin.