Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Joseba Asiron Iruñeko Alkate berria bisitatu du gaur bere bulego ofizialean.
Joan den abenduaren 28an karguaz jabetu ondoren, alkatea hiriko eta Foru Komunitateko hainbat erakunde publiko, kultural, ekonomiko eta sozialekin egiten ari den bilera-sortaren barruan kokatzen da topaketa.
Asiron alkateak eta Unai Hualdek Iruñeko eta Foru Erkidegoko egungo egoera politikoa aztertu dute. Gainera, bi erakundeen arteko aldebiko harremanak bultzatzea adostu dute.