Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko lehendakari,  Unai Hualdek,  harrera egin dio gaur legebiltzarraren egoitzan Argentinako (Bolivar, Mendoza, Buenos Aires eta Rosario) nafarren biltokien ordezkaritza bati, Foru-erkidegoaren errealitatea ezagutzeko eta biltoki horietako bazkideek jatorrizko herriarekin duten lotura sendotzeko xedea duen bisitaren esparruan.

 

Unai Hualdek osoko bilkuren aretoan agurtu ditu Argentinako nafarren biltokien ordezkariak eta legebiltzarraren eginkizunari buruzko azalpenak eman dizkie, bereziki ordezkaritza-eginkizunari dagozkionak.

[2022/06/27]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Medicus Mundiren ordezkaritzari harrera eginen dio astelehen honetan, hilak 27.

 

Bilkura 12:00etan izanen da, lehendakaritza bulegoan.

[2022/06/24]

2022/2023 ikasturtean Tuterako Hizkuntza Eskolan egun eskaintzen diren hizkuntza guztietan eta maila guztietan matrikulatzeko aukera gorde dezaneskatu du Ganberak

[2022/06/24]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Fernando Santiago Agenda 2030erako Estatu-Idazkariari harrera eginen dio ostiral honetan, hilak 24.

 

Bilkura 13:00ean izanen da, lehendakaritza bulegoan.

[2022/06/24]

Martxoaren 31n Ganberak onartutako eta Gorteetatik pasatzeke dagoen aldaketari hondakinak zabortegietan uztearen gaineko zergaren harmonizazioa gehitzen zaio

[2022/06/23]

Europar Batasunaren doktrinari heltzen zaio tasa bat ezartzeko garraio ibilgailu astunei, edukiera handiko bideen kontserbazio eta kudeaketa kostuak berreskuratu eta berrinbertitze aldera

[2022/06/23]

Kalte fisiko, psikologiko eta materialengatiko prestazio zehatzak ezartzen dira, Terrorismoaren Biktimei laguntzeko Foru Legera jotzeak sortzen zituen aplikazio-arazoak saihesteko

[2022/06/23]

400 metroraino handitzen da lokalen eta zona sentiberen arteko distantzia, enpresak erantzunkide egiten dira, eta prebentzio programak egiteko agintzen zaio Hezkuntza Departamentuar

[2022/06/23]

Errentamendu-prezioei buruzko diagnostiko erreal bat sortu nahi da, esparru bereziki tenkatuetan merkatuak arautzeko neurriak hartzeko

[2022/06/23]

Merezimenduarekin eta gaitasunarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik plazarik lortu ezin izan zuten hautagaien lanbide-kualifikazioa azpimarratu du Ganberak, eta 2025erako aparteko beste LEP bat egiteko konpromisoa hartu du

[2022/06/23]