Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, Tafallako Udalak hainbat kolektiboren laguntzarekin antolatuta, alarma egoeran hil diren pertsonak omentzeko eta agurtzeko eta beren senideak laguntzeko ekitaldian izanen da larunbat honetan, ekainak 19.
Ekitaldia 19:30ean izango da, Tafallako kondearen parkean, eta zuzenean emitituko da Tafallako Udalaren Youtubeko kanalaren bidez; izan ere, omenaldia egingo zaien pertsonen senideak baino ezin izango dira bertaratu.