Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera instituzionala egingo die ostiral honetan, hilak 26, Nafarroako ijitoen elkarteei, Nafarroako Ijitoen Eguna dela eta.
Ekitaldia 09:00etan izanen da Legebiltzarreko areto instituzionalean eta Unai Hualdek emanen dio hasiera. Ondoren, María Jiménez eta Bruno Jiménez Ijitoen elkarteen ordezkariek hartuko dute hitza.