Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berresten baitu ETAren atentatu terrorista guzti-guztiak gaitzesten dituela, bereziki, hain seinalatua den egunean, Iruñeko Udaleko UPN udal-taldeko eledun Tomás Caballero Pastor jaunaren erailketa. UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPN, PSN, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin, eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; EH abstenitu egin da.