Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du astearte honetan, hilak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzeko.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (13:00, Atalondoan) eta jarraian, Sonia Gaztambide Diabetesaren Espainiako Elkarteko presidenteak, eta Juantxo Remón Virto Diabetesaren Nafarroako Elkarteko (ANADI) presidenteak hartuko dute hitza.