Nafarroako Parlamentuak Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bat eginen du astearte honetan, urriak 17 (12:05, atalondoan).
Ekitaldia Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariaren agurrarekin hasiko da, eta ondoren Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareko ordezkariek hartuko dute hitza.