Berriak

RSS-2.0

Unai Hualdek berretsi du egiturazko desberdintasunak desagerrarazteko politika publikoak egitea dela legegintzaldiko apustu nagusietako bat

[2023/10/24]

Oinarrizko arau instituzionalean ezarritako eskumenen garapen osoa nahi da, eta, aldez aurretik negoziatuta, buru eman eskualdatu ez direnen transferentziei

[2023/10/24]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Buhabeni Yahy Saharar Ilargi Erdi Gorriko presidentearekin bilduko da asteazken honetan, hilak 25. Mohamed Abdalahi Ragani Saharar Herriaren Nafarroako ordezkariordeak eta Eduardo Irigoyen eta Jose Fernandez Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteko kideek ere bileran parte hartuko dute.

 

Bilera 11:00etan izango da, Lehendakaritzaren bulegoan.

[2023/10/24]

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du asteazken honetan, hilak 25, Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (12:00, Atalondoan) eta jarraian, Gotzone Mariñelarena Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Nafarroako Elkarteko (ANPHEB) lehendakariak hartuko du hitza.

[2023/10/24]

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeak onetsi egin du gaur “Estellerriko garapen sozioekonomikoa aztertzera eta hobekuntza-proposamenak ezartzera” zuzendutako ponentzia bat sortzea. UPN, PPN eta Voxek alde bozkatu dute; EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu dira, eta PSNk aurka bozkatu du.

 

[2023/10/24]

Ganberak Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Munduko Egunarekin bat egiten du eta horren harira datorren urriaren 25ean bere egoitza horiz argiztatu eta ekitaldi instituzional bat eginen du

[2023/10/23]

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak antolatuta, Politika publikoek pobrezia eta gizarte bazterkeria murrizteko duten garrantziari buruzko jardunaldia burutuko da astearte honetan, urriak 24, Nafarroako Parlamentuan.

 

[2023/10/23]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Nafarroako Diabetearen elkartearen lehendakari Juantxo Remóni harrera eginen dio astearte honetan, urriak 24

 

Bilkura 13:00ean izanen da Lehendakaritza bulegoan.

 

[2023/10/23]

San Ignacio ikastetxeko Natalia Saragüetak hizlaririk onenaren saria jaso du txapelketan, non 19 ikastetxetako ehun bat ikaslek parte hartu duten

[2023/10/23]

Eledunen Batzarrak irailean atzera botatako adierazpen instituzionalaren erreplika den testuak, gutxiengo populista eta separatista batek proposatzen duen bizikidetzaren porrot arriskuaz ohartarazten du

[2023/10/20]