Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, igandean Orihuelan (Alacant) eta larunbatean Estepan (Sevilla) jazotako azken erailketak matxistak gaitzesteko. Eraildako emakumeak 15 eta 46 urte zituzten.
Orihuelakoarekin eta Estepakoarekin, 42 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.286 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.