Berriak

RSS-2.0

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Hodei Martinez motoziklismoko pilotu nafarra hartuko du astearte honetan, hilak 18.

 

Bilera 13:30etan izango da, Lehendakaritzaren bulegoan.

[2024/06/17]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria asteartean, hilak 18, Maitane Uranga eta Roberto Martinezekin bilduko da, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko lehendakariarekin eta lehendakariordearekin, hurrenez hurren.

 

Bilera 11:30etan izango da, Lehendakaritzaren bulegoan.

[2024/06/17]

Nafarroako Parlamentuak Whipala: Genero-berdintasunaren alde saretuz erakusketa inauguratuko du astearte honetan, hilak 18, Bakea eta Elkartasuna Fundazioak sustatua eta zortzi ikastetxek prestatua.

 

Erakusketa inauguratzeko ekitaldia 13:00etan izanen da Parlamentuaren atalondoan eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Argia Aldaya Bakea eta Elkartasuna Fundazioaren ordezkariak parte hartuko dute.

[2024/06/17]

Parlamentuaren fatxada kolore urdin turkesaz argiztatuko da gaur gauean, hizkuntza horiek ideien transmisioan, harreman pertsonal eta sozialetan eta ezagutzaren trukean duten funtsezko zeregina aldarrikatzeko

[2024/06/14]

Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala optimizatzeko, jarduera turistikoen eragina arinduz

[2024/06/13]

Diktaduraren eta trantsizioaren testuinguruan motibazio politikoko ekintzen biktimei justizia, errekonozimendua eta erreparazioa jasotzeko eskubidearekin duen konpromisoa berritu du Ganberak

[2024/06/13]

ASORNAko kideek Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioaren manifestua irakurriko dute Legebiltzarreko atalondoan

[2024/06/13]

UPNren ekimenak lanerako eskubidea aldarrikatzen du, gizarte politikarik onena eta gizarteratzeko bide nagusietako bat delako desgaitasunen bat duten 35.000 nafar baino gehiagorentzat

[2024/06/13]

Voxek irizpideak, mekanismoak eta tresnak bateratzearen alde egiten zuen, ikastetxeetan portaera irregularren edozein zantzu detektatu, esku hartu eta konpontzeko

[2024/06/13]

Exekutiboa lantzen ari den foru dekretu berria atzerapausoa izango litzatekeela argudiatzen zuen UPNk

[2024/06/13]