Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, asteartean Almerian jazotako azken erailketa matxista gaitzesteko. Eraildako emakumea 33 urte zituen. Aldi berean, Legebiltzarrak oroitu du lan istripuan hilearen 18an Lizarran zendutako langilea, Jeremías Huanga, 56 urtekoa.
Almeriakoarekin, 39 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.283 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.