Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Teresa Imízcoz, UNEDeko Iruñeko Zentro Elkartuko zuzendaria hartuko du astearte honetan, hilak 2, lankidetza hitzarmena sinatzeko.
Bilkura 09:30ean izanen da Lehendakaritza bulegoan.
Ganberak gardentasuna aldarrikatu eta kontuak eman daitezen eskatu du, osasun-sistema publikoaren emaitzen eta baliabideen kudeaketaren gaineko erantzukizunak har daitezen bermatzeko
Baliabide publikoak lehentasunez esleitzeko gida gisa "errotze erreala, iraunkorra eta egiaztagarria" defendatzen zuen PPNren testu alternatiboa ezetsi du Talde Mistoak
1978ko sanferminetako eta 1976ko Gasteizko krimenetan Estatuak izandako ardura aitor zezan Espainiako Gobernua premiatzeko proposamenak ez du aurrera egin
Xede izanik CPDen benetako inpaktua baloratzea inbertsioari eta enplegu-sorrerari dagokienez eta neurtzea ea egokitzen diren jasangarritasun, efizientzia eta lurralde-kohesioko printzipioetara
Logelak alokatzeko modalitateak zehaztu dira, eta ohiko erabilerak, aldi baterakoak eta ostatu-erabilerak bereizi, etxebizitza-alokairuaren berezko bermeak txertatzeaz gain.
Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PPNren eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, EH Bildu eta Geroa Bairen abstentzioekin eta PSNren eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “toki-entitateekin lankidetzan kirol-instalazio publikoetara sartzeko lehentasunezko protokolo bat egin dezan kirol egokituko edo desgaitasuna duten pertsonen klub eta elkarteentzat, ordutegiak esleitzeko baldintza ekitatiboak bermatzeko”.