Berriak

RSS-2.0

Parlamentuaren gehiengoa ez dator bat Nafarroa EAEn sartzeko prozedura espezifikoari ez eusteko UPNk argudiatzen duen “justifikazio politiko eta juridikorik eza”rekin

[2026/04/30]

Osoko bilkuraren gehiengoa bat dator Europar Batasunaren jarraibideekin UPNren planteamenduaren aurrean

[2026/04/30]

Ablitasko Ureztatzaileen Elkarteari eguzki-instalazio fotovoltaiko baterako proiektu bat  Lodosako ubideko urak erregulatzeko putzuaren lursailean garatzen laguntzeko

[2026/04/30]

2025eko Inbertsio Programa handitzen da, 2024ko superabitetik datorren diruzaintzako gerakinaren kargura; besteak beste, enpresa-ehunduraren eraldaketa digitala bultzatzeko

[2026/04/30]

Zerga-arloko eta energia-efizientzia bultzatzeko ekimenak, Nafarroako ekonomiak merkatuen ezegonkortasunarekin lotutako kanpo-faktoreekiko duen esposizioa murrizteko

[2026/04/30]

EH Bilduk eta Contigo-Zurekinek Eskubide Sozialetako Departamentuak 2025ean eskatutako txostena hartzen zuten oinarritzat, desgaitasun fisikoa eta intelektuala duten pertsonentzako arreta espezializatua lehenetsiz

[2026/04/29]

Iruñeko Udalak antolaturiko ikusgaia da, Pompeloren fundazioaren 2100. urteurrena ospatzeko xedea duena

[2026/04/29]

"Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunea egin du biktimaren oroimenez

[2026/04/28]

Madre Coraje GKEk antolatuta, Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astearen ekitaldi zentrala eginen da Parlamentuan astearte honetan, hilak 28 (11:00etan Osoko bilkuren aretoan).

 

Ekitaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Hezkuntzaren Aldeko Mundu Ekintza Astearen antolaketa taldeko kideek emanen diote hasiera.

 

Jarraian, honako ikastetxeetako ordezkariek hartuko dute hitza: El Molino Hezkuntza Bereziko Zentroa, Carlos III.a Ikastetxe Teknikoa eta Jesuitinak Ikastetxea.

 

[2026/04/27]

Zuzenbide Parlamentarioaren Ikasgelaren XXVII. Jardunaldiak —Nafarroako Unibertsitateak antolatzen du— Konstituzio Auzitegiaren epaiaren inplikazio juridikoak eta politikoak aztertu ditu

[2026/04/24]