Nafarroako Parlamentuak doluminak helarazi ditu gaur Carlos Garikoetxea Urrizaren (1938, Iruñea) heriotzarengatik. EAJko parlamentari izan zen Foru Parlamentuan 1979ko apiriletik 1980ko uztailaren 13ra bitarte, EAJko lehendakaria (1977-80), Eusko Kontseilu Nagusiko presidente (1979-80), lehen Lehendakaria (1980-85), Eusko Alkartasunaren (EA) sortzailea (1986), EAko legebiltzarkidea (1986, 90, 94, 98) eta Europarlamentaria (1987-91).