Berriak

RSS-2.0

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak antolatutako ekimenak bilatzen du parte-hartze politikoa sustatzea gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen artean

[2026/05/13]

Ganberak Foru Exekutiboari eskatu dio bere eskumenen esparruan beharrezko neurriak har ditzan su-etena ahalbidetzeko eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzeko

[2026/05/13]

EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek proposatzen zuten babesa ematea Bardeako tiro-poligonoa desegitearen aldeko XXXVI. martxari, zeina Poligonoaren Aurkako Batzarrak deitu baitu heldu den ekainaren 7rako.

[2026/05/12]

Erakusketa maiatzaren 29ra arte egonen da ikusgai, eta gizarte-aldarrikapenen eta eztabaiden bilakaera islatzen du, NABIk egindako sentsibilizazio-kanpainen ikuspegi historikoaren bidez.

[2026/05/12]

Ganberak toki-entitateen eskura dauden tresnak indartzeko eskatu du, herritarrengandik hurbilen dauden administrazioak baitira

[2026/05/12]

"Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" goiburupean, Ganberak minutu bateko isiltasuna gorde du azken bi biktimen oroimenez

[2026/05/11]

Talde Mistoaren aurkako botoak LGTBIfobia mota guztien prebentzioa indartzearen aldeko adierazpen instituzionalak aurrera egitea saihetsi du

 

[2026/05/11]

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatutako “Feminismoaren eta berdintasunari buruzko politika publikoen 30 urte” erakusketa inauguratuko da Nafarroako Parlamentuan maiatzaren 12an, asteartearekin.

 

[2026/05/11]

Unai Hualdek nabarmendu du deialdiaren zenbatekok –112.000 euro– erakundearen aurrekontuaren % 0,7 egiten duela

[2026/05/08]

2024 ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako Proiektuak egiteko diru-laguntza deialdiaren onuradun izan ziren entitateek beren lanen exekuzioa aurkeztuko dute ostiral honetan, hilak 8, (16:00, Osoko bilkuren aretoa) Nafarroako Parlamentuan.

 

Ekitaldiari Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera, eta jarraian diruz lagundutako proiektuen exekuzioa aurkeztuko dute entitateek.

 

[2026/05/08]