Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde NUPeko Gizarte Kontseiluko kide Mikel Arregi Pérezekin biltzekoa da asteazken honetan, hilaren 22an. ArregiNafarroako Parlamentuak hautatu zuen martxoaren 26an. 

 

Bilera 09:30ean izanen da, lehendakariaren bulegoan.

[2026/04/21]

Osoko Bilkurak bakearekin eta nazioarteko zuzenbidearekin duen konpromisoa berretsi du, eta Espainiako eta Nafarroako gobernuek gerraren ondorioei aurre egiteko eman duten erantzuna nabarmendu du

[2026/04/16]

Asmoa zuen egungo egoera geopolitikoaren ondoriozko kostuen igoera konpentsatzea eta sektoreko ustiategi eta enpresen bideragarritasuna ziurtatzea, hasiak direlako errentagarritasun galera nozitzen

[2026/04/16]

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat atzera bota du gaur, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPN eta Talde Mistoaren aldeko botoekin, zeinak Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatu nahi baitzituen «Espainiako Babes Zibileko Sistemaren barruan erantzun bateratua ematera suteak prebenitzeko eta itzaltzeko, horrelako hondamendien aurreko erantzuna modu bateratuan egituratu dadin; horretarako, behar diren funtsak eta plangintza nazional bat

[2026/04/16]

Parlamentuko Osoko Bilkurak, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen kontrako botoekin eta UPN, PPN, Talde Mistoaren eta atxiki gabearen aldeko botoekin, mozio bat ezetsi du. Horren bidez, ganberak «erabat gaitzesten zituen Korrikan zehar ikusi diren ETA antolakunde terroristako kideak goratzeko pankarta, kartel, sinbolo eta adierazpenak».

 

[2026/04/16]

Memoria Demokratikoa berreskuratzeko lanen esparruan errepresio nazionalkatolikoa iker dadin eskatu du Ganberak

[2026/04/16]

Ganberak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legearen aginduetara jotzen du, eta komunikazio inklusiboa eta ez-diskriminatzailea sustatzeko konpromisoa hartzen du

[2026/04/16]

Etxebizitzaren eginkizun soziala bermatzeko, esku hartzeko tresnak higiezinen sektoreko dinamika berrietara egoki daitezen eskatu du Parlamentuak

[2026/04/16]

Osoko Bilkurak trantsizio energetiko bidezko eta ekitatibo baten alde egin du, larrialdi klimatikoaren atzean dauden berotegi-efektuko gasen emisioak arintzeko

[2026/04/16]

Helburua izan da haren gizarte-ekimeneko proiektua ezagutzea, zeina espezializatuta baitago desgaitasun intelektuala, fisikoa eta/edo sentsoriala duten pertsonentzako jarduera eta zerbitzuetan

[2026/04/15]