Berriak

RSS-2.0

PPNk zalantzan jartzen du kanonaren bilketa eta kudeaketa-eraginkortasuna, enpresen lehiakortasunari eta herritarren bizitzaren kostuari zuzenean eragiten diela iritzita

[2026/06/11]

Foru Komunitatea sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan aitzindari dela aldarrikatu du Ganberak, eta Skolae-k hezkuntzaren esparruan duen eragina goraipatu du

[2026/06/11]

EH Bilduk proposatzen zuen Estatuko gobernuari eskatzea indargabetu dezala Bardeako tiro-poligonoak hartzen duen eremua defentsarako lehentasunezko interesgune izendatu zuen dekretua

[2026/06/11]

Contigo-Zurekinek mugikortasun jasangarriaren eta energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa exijitzen zuen, ingurumen-fiskalitatea eta ingurumen-araudiaren betetze eraginkorra tresna gisa erabiliz

[2026/06/11]

Legebiltzarrak exijitzen du 2005 eta 2016 artean erabaki judizial bidez antzutu ziren mila pertsona baino gehiagori erreparazioa eta behar bezalako kalte-ordaina ematea

[2026/06/11]

Eskatu da argitzeko ea egoera irregularrean dauden egoiliarrak baztertzea zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egintzatzat jotzen ahalko litzatekeen, 13/2023 Foru Legearen arabera

[2026/06/10]

Parlamentuak bereziki gazteen, adinekoen eta gutxiengoen bakardadeari, isolamenduari eta horiei lotutako arazoei aurre egiteko estrategia bat definitzeko eskatu du

[2026/06/10]

PSN, EH Bildu, GB eta C-Zk diote ez dela frogatu ustelkeriazko jardunik; UPN, PPN eta Talde Mistoa, ordea, irregulartasun-zantzuak areagotu direlakoan daude

[2026/06/10]

Erkidegoko organo aholku-emaile gorenak 46 irizpen jaulki zituen, 2024an baino 17 gehiago; gehienak, erregelamendu-proiektuei eta administrazio-egintzen ofiziozko berrikuspenei buruzkoak

[2026/06/10]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Ana Clara Villanueva Nafarroako Kontseiluko lehendakariarekin bilduko da asteazken honetan, apirilak 10.

 

Hualdek Nafarroako Kontseiluaren 2025ko oroitidazkia jasoko du Villanuevaren eskuetatik.

 

Bilkura 12:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2026/06/09]