Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astelehen honetan, hilak 26, 13:00etan (Erakunde Aretoa) Isabel Olave Ballarena (UPN) foru parlamentari karguaz jabetzeko.

 

[2024/08/23]

EH Bildu talde parlamentarioari atxiki zaio, Xebe Txoperenak karguari uko egin baitio

[2024/08/06]

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura bat eginen du astearte honetan, hilak 6, 13:00etan (Erakunde Aretoa) Oihan Mendo Goñi jauna (EH Bildu) foru parlamentari karguaz jabetzeko.

 

[2024/08/05]

Unai Hualdek nafarren elkartasuna azpimarratu du eta gogora ekarri du Legebiltzarra konprometituta dagoela Saharako herriaren askatasuna lortzearekin eta Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespeta daitezela lortzearekin

[2024/07/05]

UPN talde Parlamentarioari atxiki zaio, María Jesús Valdemorosek karguari uko egin baitio

[2024/07/04]

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Foru Legegilearen egoitzaren atarian

[2024/07/04]

Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan, uztailak 5, ekitaldi instituzional bat eginen du ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko.

 

Harrera 11:00ean izanen da, Parlamentuaren egoitzako Erakude Aretoan, eta honako hitzaldi hauek egonen dira: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderen hitzaldia eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkari Aomar Ahmed jaunaren hitzaldia.

[2024/07/04]

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura egingo du ostegun honetan, uztailak 4, Mario Fabo Calerok (UPN) foru parlamentari kargua hartzeko, Maria Jesus Valdemorosek kargua utzi ostean.

 

Ekitaldia Areto Instituzionalean egingo da, 12:30ean (streaming bidez ere eskainiko da).

 

[2024/07/03]

Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea egiteko elkarretaratzerako dei egiten du Cuencan, Malagan eta Granadan genero-indarkeriaren ondorioz izandako hilketak gaitzesteko. Elkarretaratzea ostegun honetan eginen da, 12:00etan, Nafarroako Parlamentuko atarian, eta bertan parte hartzera gonbidatzen du Parlamentari guztiak eta erakunde honen zerbitzuko langile guztiak.

[2024/07/03]

Unai Hualderen esanetan, bilkuraldian mugarri izan dira gutxiengoa duen gobernuaren jarraitutasuna, Erregelamendu berriaren ezarpena, intentsitatea eta zenbait eztabaidatan erakutsi den zuzentasun falta 

[2024/07/01]