Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetea dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 22, eta bere fatxada urre kolorez argiztatuko du 20:00etatik 22:00etara.
Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 11:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak eta Olaia Juárez ADANOko lehendakariak parte hartuko dute.