Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 21, eta bere fatxada magenta kolorez argiztatuko du 20:00etatik 22:00etara.
Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Amelia Lecumberri Alzheimerra duten pertsonen senideen elkarteko lehendakariak eta Celina Echeverría AFANeko kideak parte hartuko dute.