Berriak

RSS-2.0

Unai Hualdek oinarrizko zerbitzuak indartzeko Legebiltzarrak izan duen inplikazioa azpimarratu du, eta pazienteen eta profesionalen hezkuntza diabetologikoa bultzatzea babestu du

[2023/11/14]

Mikel Zabaletaren (EH Bildu) lehendakaritzapean, azken bi legegintzaldietako lanari jarraipena emateko helburua du, besteak beste, Despopulazioari buruzko foru lege bat eginez

[2023/11/14]

EHUk irabazi du liga eta Mondragon Unibertsitateko Maddi Zuloaga ikasleari eman diote hizlari hoberenaren saria

[2023/11/13]

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du astearte honetan, hilak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzeko.

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (13:00, Atalondoan) eta jarraian, Sonia Gaztambide Diabetesaren Espainiako Elkarteko presidenteak, eta Juantxo Remón Virto Diabetesaren Nafarroako Elkarteko (ANADI) presidenteak hartuko dute hitza.

 

[2023/11/13]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Manuel Martín Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakariari harrera egingo dio astearte honetan, hilak 14, lankidetza hitzarmena sinatzeko.

 

Bilkura 10:30etan izanen da, Lehendakaritza bulegoan.

[2023/11/13]

Asteazkenean amaituko da hamar batzorde berritzeko prozesua; hain zuzen, UPNren lehendakariak kentzeko proposamenak eta PSNren eta Geroa Bairen lehendakariordeek karguari uko egiteak ukitutakoak

[2023/11/10]

Gardentasuna sustatzea helburu duen organo independentea da Kontseilua, publizitate aktiboaren arloko beharkizunak betetzen direla zaindu eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatzen ditu

[2023/11/09]

Kontratazio publikoaren bidez hirugarrenei esleituta egon diren zenbait zerbitzu zuzenean kudeatzen dituen organoan sartuko dira, PSNk eta EH Bilduk proposatuta

[2023/11/09]

Voxen interpelazio bati erantzunez, zeinak azterketa sakona eskatzen duen eta arazoa larriagotzearen jatorria "ate irekien politikak sortzen duen dei-efektuan" kokatzen duen

[2023/11/09]

Etxebizitzaren garestitzea eta eskaeren areagotzea nabarmendu dituen UPNren interpelazio bati erantzun dio

[2023/11/09]