Berriak

RSS-2.0

Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordeak baztertu egin du gaur, UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta PPNren eta Voxen aldekoekin, Jaiotze-tasaren jaitsiera eta horrek erronka demografikoan duen eragina aztertzeko ponentzia bat sortzeko proposamena.

 

[2023/11/15]

Nafarroako Atletismo Federazioaren Mendeurrena 1923-2023 erakusketa inauguratuko du Nafarroako Parlamentuak asteazken honetan, hilak 15.

 

Bildumaren inaugurazioa atalondoan eginen da 12:00etan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Rodrigo Domínguez Nafarroako Atletismo Federazioaren arduradunak parte hartuko dute.

[2023/11/14]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Fran Sagastibeltza, Fernando Hualde eta Patxi Pérez, Fabaren Erregearen Elkarteko ordezkariei harrera eginen die asteazken honetan, hilak 15. 

 

Bilkura 09:30etan izanen da, Lehendakariaren bulegoan. 

[2023/11/14]

Unai Hualde eta Manuel Martín bat datoz Nafarroako hezkuntza komunitatearen partaidetza eta topaketak bultzatu eta erraztu beharraz

[2023/11/14]

Unai Hualdek oinarrizko zerbitzuak indartzeko Legebiltzarrak izan duen inplikazioa azpimarratu du, eta pazienteen eta profesionalen hezkuntza diabetologikoa bultzatzea babestu du

[2023/11/14]

Mikel Zabaletaren (EH Bildu) lehendakaritzapean, azken bi legegintzaldietako lanari jarraipena emateko helburua du, besteak beste, Despopulazioari buruzko foru lege bat eginez

[2023/11/14]

EHUk irabazi du liga eta Mondragon Unibertsitateko Maddi Zuloaga ikasleari eman diote hizlari hoberenaren saria

[2023/11/13]

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du astearte honetan, hilak 14, Diabetesaren Mundu Eguna ospatzeko.

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari (13:00, Atalondoan) eta jarraian, Sonia Gaztambide Diabetesaren Espainiako Elkarteko presidenteak, eta Juantxo Remón Virto Diabetesaren Nafarroako Elkarteko (ANADI) presidenteak hartuko dute hitza.

 

[2023/11/13]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Manuel Martín Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakariari harrera egingo dio astearte honetan, hilak 14, lankidetza hitzarmena sinatzeko.

 

Bilkura 10:30etan izanen da, Lehendakaritza bulegoan.

[2023/11/13]

Asteazkenean amaituko da hamar batzorde berritzeko prozesua; hain zuzen, UPNren lehendakariak kentzeko proposamenak eta PSNren eta Geroa Bairen lehendakariordeek karguari uko egiteak ukitutakoak

[2023/11/10]