Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuan asteazken honetan, hilak 5, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak antolatutako Nafarroan pobrezia eta gizarte-bazterkeria desagerrarazteko estrategiak jardunaldia egingo da.

 

[2022/10/04]

Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten du “Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna”rekin eta bere konpromisoa adierazten baitu adineko pertsonen zerbitzurako politika publikoekin

[2022/10/03]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Aralarko San Migel Kofradiarekin bilkura eginen du bihar, urriak 4, asteartearekin. Bilkuran parte hartuko dute Joxe Mari Ustarroz Kofradiako lehendakariak, Mikel Garciandia San Migelgo kaperauak eta Juan Carlos Recio laguntzaileak.

 

Bilkura 12:30etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2022/10/03]

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Foro Sozialaren ordezkaritza bat hartuko du bihar, urriak 4, asteartearekin.  Ordezkaritza hori Jose Luis Urizek, Expe Iriartek, Fernando Armendarizek eta Agus Hernanek osatuko dute.

 

Bilkura 11:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2022/10/03]

Unai Hualdek gehiengo sozial eta politikoak euskarari ematen dio babesa nabarmendu du eta hizkuntza sustatzeko eta garatzeko lanean jarraitzeko eskatu dio Euskaltzaindiari

[2022/09/30]

Nafarroako Hondakinen Partzuergoarekin batera antolatutako bildumak hondakinen kudeaketari buruzko ohitura txarrak aldatzea du helburu, eta urriaren 10era arte ikusi ahal izango da

[2022/09/30]

Bakea eta Askatasuna Saharan taldearteko parlamentarioa Mohamed Salem eta Yakuta Almojtar, Saguía al Hamra eta Río de Oro (UJSario) Gazteen Batasuneko idazkari nagusi eta koordinatzailearekin bildu da gaur Ganberaren egoitzan. Saharar gazteek pairatzen duten egoera partekatu dute, urtebeteko gerraren ostean larriagotu dena, baina nolanahi ere, demokraziaren esparruan “bidezko konponbide baten bila aktiboki parte hartzea” erabaki dutela adierazi dute.

 

[2022/09/29]

EH Bilduren interpelazio bati erantzun dio, zeinak, nahiz eta 127 lanposturen deialdia positiboki baloratu, plan estrategikoan jasotako jarduketen ehuneko handi bat gauzatu ez dela ikusten duen

[2022/09/29]

Geroa Bairen interpelazio bati erantzun dio, zeinak Administrazioaren erantzukizuna eskatzen duen etorkizuneko garapenaren oinarriak “kontrolatzeko” eta “maila globalean lehiatu ahal izateko”

[2022/09/29]

Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuren aretoan (10:00) eginen du ostiral honetan, irailak 30, Osoko bilkura.

 

Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak emanen dio amaiera bilkurari. 

[2022/09/29]