Nafarroako Parlamentuak Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bat eginen du astelehen honetan, urriak 17 (12:00, atalondoan).
Ekitaldia Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariaren agurrarekin hasiko da, zeinak Eledunen Batzarrak onartutako Adierazpen Instituzionala irakurriko duen, eta ondoren Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareko ordezkariek hartuko dute hitza.