Berriak

RSS-2.0

12 zuzenketa sartuta, denak PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugurenak, testua osoko bilkurara eramanen da 23an, osteguna, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko proiektuarekin batera

[2021/12/17]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek iritzi ‘Barometroaren’ emaitzak aurkeztuko ditu prentsaurrean datorren astelehenean, abenduaren 20an. Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuak Iritzi Publikoko eta Berrikuntza Sozialeko Nafarroako Parlamentua Katedraren baitan burututako barometroa da.

 

Prentsaurrekoa Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 11:00etan.

 

[2021/12/17]

359 zuzenketa onetsi dira, 19 milioi euro orotara, guztiak talde hauen hainbat konbinaziok sinatuta: PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra

[2021/12/16]

Unai Hualdek nabarmendu du zein garrantzitsua den geroari begira gordetzea liburu honek zorroztasun handiz dokumentatzen eta testuinguruan kokatzen laguntzen duen garai hau, bizienez eta istorioez betea

[2021/12/16]

Hualdek giza eskubideen defentsa unibertsala Legebiltzarraren jarduk instituzionalaren esparruan kokatu du, erakundeak "berezko arazoetatik harago begiratu ohi duelako"

[2021/12/15]

Errefuxiatu afganiarrak, zeina bere herrian Giza Eskubideen Behatoki bat sustatzeko babesa bilatzen ari baita, alerta jo du abokatuek, epaileek eta fiskalek bizi duten egoera dela-eta, “talibanen errepresaliak pairatzeko arriskuan” baitaude

[2021/12/15]

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde NUPeko Gizarte Kontseiluko kide Antonio Antoñanzasekin biltzekoa da ostegun honetan, hilaren 16an.

[2021/12/15]

Nafarroako Parlamentuak ostegunean –hilak 16– aurkeztuko du Pandemia Nafarroan: kronika grafikoa liburua, zeina Nafarroako Berriemaile Grafikoen Elkarteak argitaratu baitu, Parlamentuarekin lankidetzan.

 

Ekitaldia Erabilera Anitzeko Aretoan eginen da, 11:00etan, eta bertan parte hartuko dute Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta Nafarroako Berriemaile Grafikoen Elkarteko lehendakari José Luis Larriónek.

[2021/12/15]

Jarraian, talde parlamentarioekin elkartuko da, eta arratsaldean, 19:30ean, jendaurreko solasaldia eskainiko du Legebiltzarreko erabilera anitzeko aretoan

[2021/12/14]

Unai Hualde izan da gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuaren sarreran egindako elkarretaratzearen buru, genero-indarkeriagatiko azken hilketa gaitzesteko..

 

Bertaratu direnek minutu bateko gorde dute hilaren 10ean Granadan  hildako 39 urteko emakumearen oroimenean..

 

39 dira aurten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2021 urtean eraildako emakumeak, eta estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.121. biktima da honakoa.

[2021/12/14]