Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariari harrera eginen dio Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, ostegun honetan, hilak 2. Elizak Foru Komunitatean 1900. urtetik immatrikulatutako ondasunen zerrendaren kopia bat emanen dio lehendakariak.
Eduardo Santosek, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak Nafarroako Parlamentura eraman zuen dokumentazio hau iragan astean.