Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, NUPen egon da, 2021-2022 ikasturtearen hasiera-ekitaldian. Ekitaldian, zeina Fernando Remacha ikasgelan, Sarioko eraikinean, egin baita, Unibertsitateko Errektore Ramón Gonzalo eta Nafarroako Gobernuko Lehendakari María Chivite izan dira buru. Legebiltzarreko talde eta elkarteetako foru parlamentariak ere bertan egon dira.
Hasteko, Roldán Jimeno Aranguren Unibertsitateko idazkari nagusiak 2020-2021 ikasturteari dagokion oroitidazkaria irakurri du.