Berriak

RSS-2.0

2021erako Aurrekontuen Legeak pentsio plan indibidualen arloan ezartzen duen finantza-muga zalantzan jartzen da, 21/2020 foru legeak ezartzen duena mugatzen baitu

[2021/03/18]

Zerbitzu publikoak hobetzea eta zabaltzea proposatzen da eremu pribatutik kanpoko zaintzak ziurtatzeko

[2021/03/18]

Informazioa eskuratzeko eskubidea errespetatuko duen eta eskubideen urraketak saihesteko eta ikertzeko balioko duen klasifikatzeko edo desklasifikatzeko prozedura argia eskatzen da

[2021/03/18]

Ganberak zalantzan jarri du Elizaren ziurtagiria jabetza-agiriarekin parekatu zuen Hipoteka Legearen aldaketa, eta zerrenda osoa argitaratzeko eskatu du

[2021/03/18]

Sozietateen gaineko zergari gehitzen zaizkio barne merkatuaren funtzionamenduaren gain eragina duten saiheste fiskaleko jardunbideen kontrako arauak, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez

[2021/03/18]

Zahar-etxea 2018an jarri zen abian, eta zahartze aktiborako nahiz mendekotasunari aurrea hartzeko programak eskaintzen ditu. 2022tik aitzina bertan Eguneko Zentroa paratzea aurreikusten da

[2021/03/16]

Ganbera 0-3 zikloaren doakotasunean eta unibertsaltasunean aurrera egitearen alde agertu da, plaza kopurua handituz eta auzo eta herrien artean desberdinkeria egoerak saihestuz

[2021/03/16]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Arantxa Garateari, Atena Fundazioko gerenteari harrera eginen dio asteazken honetan, martxoak 17 (lehendakaritza bulegoan, 12:00etan).  

 

Atena irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu bat da, 2001ean senide talde batek sortu zuena, desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapen integrala artearen bidez sustatzeko eta bultzatzeko.

 

[2021/03/16]

Ezbehar-kopuruari eta kontserbazioari buruzko datuen arabera, komeni da atzerapenik gabe jardutea, industrialdera doazen kamioien zirkulazioari eta bainuetxera doazen turisten fluxuari segurtasuna emateko

[2021/03/16]

Apirilaren 12ra arte ikusgai egongo den bildumak pandemiaren lehen 12 hilabeteetan profesionalek egindako argazki eta kazetaritza lana dokumentatzen du

[2021/03/12]