Berriak

RSS-2.0

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Alfonso Sánchez-Tabernero Nafarroako Unibertsitateko Errektoreak 2021 urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute ostegun honetan, apirilak 8.

 

Bilkura 10:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2021/04/07]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak 2020 urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazken honetan, apirilak 7.

 

Bilkura 10:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2021/04/06]

Erkidegoko gazteen parte-hartzea indartzeko eta Bidea belaunaldi berriei ezagutzera emateko helburuarekin

[2021/03/31]

Legez kanpoko okupazioari aurre egiteko polizia-indarren eta administrazioaren arteko jarduteko protokolo komun bat eskatzen zuen Navarra Sumak

[2021/03/31]

Legebiltzarraren aurrealdea urdinez argiztatuko da ostiral iluntzean, gizarte inklusibo eta irisgarri baten aldeko borrokarekiko atxikimenduaren erakusgarri

[2021/03/31]

Ganberak ez ditu aintzat hartu Navarra Sumaren baieztapenak, zeinak mantentze-lanetan egiten den inbertsioa gutxitzen ari dela ohartarazi duen, eta aurreikuspenak, helburuak eta lehentasunak zehazteko eskatu duen

[2021/03/30]

Irakasleak prestatzeko, euskaldungoa kohesionatzeko, gure ondareari prestigioa emateko eta euskara batua hedatu aurreko euskal literaturara iristea ahalbidetzeko balioko lukeela argudiatzen da

[2021/03/30]

Ganberaren ustez gizalegearen aurkako portaerak eta jokabide intolerante eta negazionistak baztertu behar dira, eta herritarrak zientziarengan konfiantza izatera eta jarrera eredugarriari eustera animatu ditu

[2021/03/30]

Ganberak arbitroak premiatzen ditu aktak idazterakoan hizkuntza-tratamendua zain dezaten, kirolariak errespetu berarekin tratatzeko

[2021/03/30]

Nafarroako hainbat udalek eta Foru Gobernuak finantzatutako lankidetza-proiektuetako materialak Saharara daramatzan kamioia agurtzeko ANARASDek antolatutako ekitaldian parte hartu du gaur Nafarroako Parlamentuko Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak.

 

Pandemiaren eragina gorabehera (besteak beste, urtebete atzeratu baitu kamioiaren irteera), taldeartekoak lanean jarraitzeko borondatea berretsi du, Saharako ordezkaritzarekin eta ANARASDekin batera, auzia ikusarazteko.

 

[2021/03/29]