Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera instituzionala egingo dio astearte honetan, hilak 27, Gaz Kalo Nafarroako ijitoen elkarteen federazioari, Nafarroako Ijitoen Eguna dela eta.
Ekitaldia 13:00etan izanen da Legebiltzarreko areto instituzionalean eta Unai Hualdek emanen dio hasiera. Ondoren, José Jiménez Gaz Kalo federazioaren ordezkariak eta María Jesús Clavería Pastoral Gitanaren ordezkariak hitz eginen dute.