Ahozko epaiketa ireki dela jakinarazteko edo behin-behineko espetxeratzearen neurria hartzeko unean kokatzen da ustelkeria-delituengatik ikertutako goi-kargudunek eta izendapen askeko langileek karguari uko egitea edo kargutik kentzea
Foru Lege-dekretuaren xedea da Next Generation funtsen izapidetze bizkor, eraginkor eta gardena izatea. Hala, Gobernuak agerraldia eginen du Parlamentuan hiru hilabetez behin, funtsen aplikazioari buruz informatzeko.
Nafarroako Adierazle Estatistikoen Sistema Publikoa sortzen da diagnostikoa, ebaluazioa eta plangintza hobetzeko, eta 11/97 Foru Legea datuen babesari buruzko indarreko araudira egokitzen da
Ikastetxe publikoetan PAI ezartzeari eta horrek aniztasunarekiko arretan duen eraginari buruzko azterlan bat egin dadin eskatzen zen, bereziki etorkinen kasuan eta hezkuntza-premia bereziak dauzkaten ikasleen kasuan
Lantaldeak maiatzaren 12ra arteko epea izango du behin betiko lan-plana taxutzeko proposamenak aurkezteko, eta epe hori hiru hilabetez luzatu ahal izango da
Legebiltzarrak dolua adierazten du, baita ere, Roberto Fraile kamerariaren eta Rory Young kooperante iparrirlandarrarengatik, Davil Beriainekin batera erailak izan baitziren Burkina Fason dokumental bat grabatzen ari zirela.
Legebiltzarraren aurrealdea berde ilun eta laranjaz argiztatuko da asteazken iluntzean, gaixotasun kroniko honek kaltetutako pertsonei babesa erakutsi asmoz
Unai Hualdek ijitoen kulturaren balioak azpimarratu ditu eta desberdinkeriaren eta gizarte-bazterketaren adierazpen guztiekin amaitzeko erakundeak duen konpromisoa berretsi du