Apirilaren 17an ospatzen den Nekazari Borroken Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi bat eginen da ostegun honetan, hilak 15, Nafarroako Parlamentuan.
Ekitaldia atalondoan (12:00) izanen da eta Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emango dio hasiera.
Jarraian, Nafarroako Elikadura Burujabetzarako Asanblada osatzen duten elkarteen ordezkariek manifestu bat irakurriko dute.