Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostegun honetan, hilak 19Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren karietara (09:00etan, Atalondoan).

 

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak emanen dio hasiera ekitaldiari, urriaren 16an Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen instituzionala irakurriko da ondoren eta azkenik, Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako elkarteko ordezkariek hitza hartuko dute.

[2023/10/18]

Azaroaren 12ra arte egonen da jendearentzat ikusgai, eta horren bidez ospitalearen laurogeigarren urteurrena ospatu nahi da, daukan argazki-funtsaz baliaturik

[2023/10/18]

Parlamentuak asteazken eta ostiral honetan, Editargi Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak antolatuta, Nafarroako jatorri-deiturako ardoak eta liburuak jarduera hartuko du, zenbait argitaletxeren liburuak aurkeztuko dira jatorri-deiturako ardoekin batera.

 

Jarduera asteazkenean, urriak 18, eta ostiralean, urriak 2018:00etan izanen da erabilera anitzeko aretoan.

[2023/10/17]

San Juan de Dios ospitalea: gure historia, zure historia erakusketa inauguratuko du Nafarroako Parlamentuak asteazken honetan, hilak 18.

 

Bildumaren inaugurazioa atalondoan eginen da 12:00etan, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Patricia Segura San Juan de Dios ospitaleko zuzendari kudeatzaileak parte hartuko dute.

[2023/10/17]

Unai Hualdek Ganberak gertuko eta urruneko desberdintasunekiko duen sentsibilitatea nabarmendu du, eta Palestina astintzen ari den eta migrazio-prozesuetan nagusi den gizatasun eza aipatu du

[2023/10/17]

“STOP ERASOTZAILEEI” goiburupean, Nafarroako Legebiltzarrak minutu bateko isilunea gorde du biktimaren oroimenez Parlamentuaren egoitzaren sarreran

[2023/10/17]

Unai Hualdek itunean jasotako lege, ekonomia eta kontrol-neurrien garapena eta betearazpena gizarte sarearekin adostutako ekintza politikoarekin lotu du

[2023/10/17]

Ganberak azpimarratu du beharrezkoa dela ikerketan inbertitzen jarraitzea, eta ostegun honetan, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, arrosa kolorez argiztatuko du egoitza

[2023/10/16]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Atena Fundazioaren ordezkaritza batekin bilduko da astearte honetan, urriak 17.

 

Bilkura 12:30etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2023/10/16]

Nafarroako Parlamentuak Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bat eginen du astearte honetan, urriak 17 (12:05, atalondoan).

 

Ekitaldia Unai Hualde Foru Legebiltzarreko lehendakariaren agurrarekin hasiko da, eta ondoren Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareko ordezkariek hartuko dute hitza.

[2023/10/16]