Berriak

RSS-2.0

Kontuen Ganberak bermatu egin ditu kudeaketa ekonomiko-finantzarioa nahiz kontratazioaren, behin-behinekotasuna murriztearen eta taldeendako dirulaguntzei buruzko erregulazioaren arloko jarduketak

[2024/06/25]

Atzerrian bizi diren nafarrek Foru Komunitatearekiko lotura indartzeko estrategia instituzionalaren parte da bisita

[2024/06/24]

Ganberak Gobernuarekin batera ekitaldi bat egingo du eta fatxadan LGTBI+ bandera erakutsiko du

[2024/06/24]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Argentinako nafar etxeetako gazte talde bati harrera egingo dio astelehen honetan, hilak 24.

 

Bilera 12:30ean izango da, erakunde aretoan.

[2024/06/21]

Hainbat arlotan egindako inbertsioak nabarmentzen dituen baina Gamesarena edo Eskirozko BSHren lan arazoak alboratzen ez dituen Geroa Bairen interpelazio bati erantzun dio

[2024/06/20]

15 dira 2024 urtean beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.259. biktima da honakoa

[2024/06/20]

Artistak Nafarroako herriari eman zion ondare zabala ezagutzeko asmoz, bai eta Fundazio Museoak  hura kontserbatzeko eta zabaltzeko abian jarri dituen proiektuak ezagutzeko ere

[2024/06/19]

Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearen (CEAR) urteko txostenaren aurkezpen ekitaldia eginen da Parlamentuan asteazken honetan, ekainak 19.

 

Ekitaldia 12:00etan izanen da, Erabilera Anitzeko Aretoan.

 

[2024/06/18]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak harrera egingo die asteazken honetan, hilak 19, Ikusgarritasun Pedalkadak proiektuaren arduradunei. Besarkada Elkartearen eta Nafarroako Itsuentzako Kirol Klubaren ekimena da, suizidioari buruzko tabuak ezabatu, ikusgarritasuna eman eta senideei babesa emateko helburua duena.

 

Bilera 10:00etan izango da, Lehendakariaren bulegoan.

[2024/06/18]

Erakusketa ekainaren 30era arte egonen da irekita, eta Paz y Solidaridad fundazioak zortzi ikastetxerekin batera egindako lanaren emaitza da; hain zuzen ere, ikasleek genero-berdintasuna lortzeko bidean parte har dezaten sustatzeko egin da lan hori

[2024/06/18]