Berriak

RSS-2.0

Ganberaren gehiengoak ez du uste Kataluniako prozesu subiranistako buruzagien balizko amnistiak "sedizioa legitimatzea” esan nahi duenik

[2023/09/28]

Biriketako Minbiziaren aurkako Europako Astea dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 29.

 

Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak eta Biriketako Minbizidunen Espainiako Elkarteko lehendakariorde Inmaculada Escrichek parte hartuko dute.

[2023/09/28]

Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuko Osoko bilkuren aretoan (10:00) eginen du ostiral honetan, irailak 30, Osoko bilkura.

 

Unai Hualde Legebiltzarreko lehendakariak emanen dio hasiera bilkurari.

[2023/09/28]

“STOP ERASOTZAILEEI” goiburupean, Nafarroako Legebiltzarrak minutu bateko isilunea gorde du biktimaren oroimenez Parlamentuaren egoitzaren sarreran

[2023/09/27]

Jaime Goyenak ohartarazi du sexu-askatasunaren aurkako delituen gorakada kezkagarria izan dela, batez ere 16 urtetik beherako pertsonak biktima dituzten delituena

[2023/09/26]

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzionalerako proposamen bat errefusatu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi eta arbuiatu egiten baititu ETAko "Josu Ternera" terroristaren baieztapen guztiak, zeinekin bere burua zuritu eta talde terroristaren terrorismoa justifikatu nahi baituUPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PSN, PPN eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu abstenitu egin da. Geroa Bai eta Contigo Zurekin-ek ez dute jarrerarik azaldu.

[2023/09/25]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Jaime Goyena Foru Erkidegoko Fiskal Nagusiari harrera egingo dio datorren asteartean, irailak 26, eta honek 2022 urteko Fiskaltzaren Memoria emanen dio.

 

Bilkura 12:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.

[2023/09/25]

Legebiltzarrak bere sostengua ematen dio ADANOri horrek egiten duen apustuan, zeina baita gaixotasuna ikusaraztea, horretaz ohartaraztea eta efektu berantiarrak samurtze aldera epe luzeko segimendu-protokolo bat erreibindikatzea

[2023/09/22]

Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetea dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 22, eta bere fatxada urre kolorez argiztatuko du 20:00etatik 22:00etara.

 

 Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 11:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak eta Olaia Juárez ADANOko lehendakariak parte hartuko dute.

 

[2023/09/21]

Nafarroako lehendakari ohiak Geroa Baiko Koldo Martinezek utzitako hutsunea beteko du, Iruñeko zinegotzi eta UPNko hautagai Juan José Echeverria 3 boto gehiagorekin gainditu ondoren

[2023/09/21]