Berriak

RSS-2.0

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute gaur abuztua gaitzea inbestidura-prozesuko jarduketetarako, ezertan ukatu gabe, Foruaren Hobekuntzaren 29.4 artikuluan xedatuarekin bat, abuztuaren 28an Nafarroako Parlamentua deseginda geratzea, hautagairik ez badago edo aurkeztuetatik inor hautatu ez bada.

 

Gainera, erabaki dute abuztuaren 22ra arte luzatzea Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritzarako hautagaitza proposatzeko epea.

[2023/07/28]

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena, Miguel Ángel Blancoren bahiketaren eta erailketaren 26. urteurrena dela-eta. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPNk, PSNk eta PPNk aldeko botoa eman du, testua proposatu dutenekin batera; EH Bilduk aurkako jarrera hartu du. Gainerako bozeramaileek ez dute beren jarrera agertu.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

[2023/07/28]

Unai Hualdek Nafarroako herritarren elkartasuna azpimarratu du, eta egoera "guztiz bidegabe" bati irtenbideak bilatzeko Ganberak duen konpromisoa gogorarazi du

[2023/07/27]

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu ditu biktimak Legebiltzarraren atarian

[2023/07/27]

Nafarroako Parlamentuak emakumeen aurkako indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktima guztiei babesa eta elkartasuna emateko 2015eko irailaren 14an hartutako erabakiaren arabera, eta azken asteetan Logroñon, Malagan eta Leonen genero-indarkeriagatiko hilketen aurrean, Nafarroako Parlamentuak elkarretaratzea deitu du ostegun honetarako, hilak 27, 12:00etan, Parlamentuaren egoitzaren atarian.

 

[2023/07/26]

Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan, hilak 27, ekitaldi instituzional bat eginen du ume sahararrak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko.

 

Harrera 12:05etan izanen da, Parlamentuaren egoitzako atalondoan, eta honako hitzaldi hauek egonen dira: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderen hitzaldia eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkari Lehbib Breikaren hitzaldia.

[2023/07/26]

Ekainaren 16an Parlamentu berriaren eraketarekin batera Martinezen agintaldia amaituta, Legebiltzarrak goi ganberarako ordezkari bat izendatu behar du

[2023/07/05]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria Jaime Goyena Nafarroako fiskal nagusi berriaren kargu-hartzean izan da gaur eguerdian. Iruñeko Justizia Jauregian egindako ekitaldian, halaber, Foru Komunitateko lehen agintariek parte hartu dute.

 

[2023/07/04]

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Unai Hualde, Koldo Martínez Foru Erkidegoko senatari ohiarekin bilduko da asteazken honetan, uztailaren 5ean.

 

Topaketa 10:00ean izango da Lehendakaritza bulegoan.

[2023/07/04]

Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du biktima Legebiltzarraren atarian

[2023/07/03]