Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, Nafarroako Parlamentuak denik eta arbuiorik erabatekoena adieraztekoa Korrikaren erabilera sektarioa dela-eta. Navarra Sumak aurkeztu du proposamena.
Navarra Sumak onetsi du PSNren proposamena, 4. Eta 5. Puntuak erretiratzekoa, baina Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek testuaren aurka bozkatu dute eta adierazpen proposamena ez da onetsi.