Nafarroako Parlamentuak La Gran Historia de Navarra, año 1632 liburukia jasotzeko ekitaldia egingo du ostiral honetan, hilak 18. Pedro Agramont y Zaldíbar, XVI. mendeko Tuterako notario eta historialariak idatzitakoaren faksimile bat da, Mintzoa argitaletxeak argitaratua.
200 ale egin dira, notario bidez autentifikatua izan da lana, eta Ganberaren bibliografia-funtsen parte izatera pasako da.