Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuaren Domina C. A. Osasunari emateko ekitaldia datorren abenduaren 2an ospatuko da Legebiltzarrean, 2020ko Nafarroaren Egunaren baitan, talde gorritxoaren historiako 100 urte hauetan egindako lana aintzatesteko.

 

Ekitaldia Osoko Bilkuren aretoan eginen da 12:00etan eta Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakariak eta Luis Sabalza Osasunako lehendakariak parte hartuko dute.

 

[2020/12/01]

PSNk bakarrik babestu du Navarra Sumak aurkeztutako testua, zeinak Foruaren Hobekuntzari jarraituz, Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten baitu araubide, autonomia eta erakunde berekiak dituen eta banaezina den foru erkidegoa den aldetik

[2020/12/01]

Parlamentuaren fatxada gorriz argiztatuko da eta begizta gorridun olana zintzilikatuko da, aurtengo ‘Nazioarteko elkartasuna, erantzukizun partekatua’ kanpainari babesa emanez

[2020/12/01]

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Lege proiektuari ere Navarra Sumak aurkeztu dizkio zuzenketa partzial gehien, 72tik 43

[2020/11/27]

2018an onetsitako proiektua aurrera eramateak Ebroko ardatzaren inguruari bultzada ekonomikoa emanen diola argudiatzen da

[2020/11/27]

Hiesaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta ekitaldi bat ospatuko du Parlamentuak astearte honetan, abenduak 1 (12:00etan atalondoan).

 

Ekitaldia Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren hitzartzearekin hasiko da. Eledunen Batzarrak azaroaren 25ean onetsitako adierazpen instituzionala irakurri ondoren, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarraren eta Sare Elkartearen ordezkariek parte hartuko dute.

 

[2020/11/27]

Neurriak ezartzen dira beren xederako erabil daitezen sektore publikoaren dirulaguntzak, zeinak kasu honetan garapen ekonomiko eta sozialarekiko konpromisoaren mende baitaude

[2020/11/26]

Erantzukidetza oinarritzat hartuta, foru lege honen bidez arautzen da zer egin dezaketen administrazioek jarduera batzuen kutsadura eta ingurumen-eragina murrizteko

[2020/11/26]

Abenduaren 14tik 18ra bitartean zuzenketa partzialak eztabaidatuko dira batzordean eta irizpena Osoko Bilkuran eztabaidatuko da abenduaren 23an

[2020/11/26]