Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN T.P.) hautatu dute Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Batzordeko lehendakariorde. Iñaki Iriarte ordeztuko du.
Bozketa, txartelen bidez eta isilpekoa, Sánchez de Muniáinen alde geratu da, aldeko 8 botorekin eta 4 boto zurirekin. Hautagaitza bakarra izan da.